viernes, 9 de enero de 2015

Egun bat lehenago. Julian eta Agate.

Egun bat lehenago izenburupean zerbait idaztea bururatu zait gaurko goiz hotz honetan. Norbait ikusteko gogo handia nuela eta aurretik jarritako zita egun bat lehenago gertatzea paratu zitzaion emakume bati. Hau aste honetan gertatu zen, Gabonetako jaien biharamun hurbilean: urtarrilaren 7an. Etxetik kalera nijoala idazteko gairen bat jorratu behar nuela pentzatu dut eta kalean nengoela andamio tramankuloak ikusi ditut. Gailu hauek zuhaitzetako adarrak moztu eta atondutzeko oso erabilgarriak dira eta gurpilei esker batetik bestera mugitzeko gaitasuna daukate. Orduan ezagun ez dudan pertsonaia irudikatu dut: Julian, 26 urteko gaztea eta ezkonberria. Lehen aipaturiko andamio hauetan igota trebetasunez lan egiten duena. Langabeziatik atera zuen kimatzaile ogibideak eta honi ezker etxera soldata bat eramateko ahalmenak ere bere emaztearen irabaziekin pisua ordainduz joateko bidea errazagoa egiten zaie. Agate, bere emaztea ileapaindegi batean lan egiten du. Benetan bikote honen lanek zerikusi hestua dutela iruditu zait. Zuhaitzen adarrak, horriak eta gizakien ilea moztu edota apaindu harreman hestu batean aurkitzen ditut. Akaso baliteke zuhaitzak mozteko espaloian jarri dituzten andamioak ileapaindegi baten aurrean ikusi ditudala eta agian horrexegatik Julian, iaz Udal ikastaro trinko bat lorak eta zuhaitzak bermatzeko burutu zuen gazteak lanean ziharduen bere emaztea lan egiten duen ileapaindegiaren aurrean. Biak hiria eta hiritarren apaindegintza helburu dutela antzematen diot beraien betebeharrak azken finean halakoak direlakoan. Demagun, Julianek udazken eta negua ondoren, udaberrian lorategietako eginbeharrak garatzeko aukera duen eta langabeziaren mamua betirako alderatzen den. Agatek berriz orrazteari, mozteari e.a.-ei ekingo dio eta bien artean bizitzari aurre egiten diote beste gazte asko, tamalez, lanik gabe daudela medio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario