jueves, 31 de octubre de 2013

Bere etorreraren berri izan nuen

Enkargua

Guttitan suertatu zait euskal hizkeraren dudan ezagutzagatik norbaitek itzulpen bat eskatzea. Lantegian gogoratzen dut marketing kanpaina bati begira mezuak euskaraz itzultzea aproposa zela uste zuten pare bat arduradunek. Halako betekizunak musutruk beti egin behar zirela iruditu zait, batez ere pensatsamolde erromantikoari jarraituz euskaraz ezer jartzea denon onurarakoa dela eta. Esaldi labur, sloganak, hitz erakargarriak izan ziteken materialeaz baliatzen nintzen eta behin baino gehiagotan ni baino adituagoa zen jendearentzat jo nuen, batez ere segurtasun bedeinkapen baten bila. Duela egun batzu adiskide batek berak egindako ipuin baten itzulpena erdaratik euskara egitea agindu zidan. Nahiz eta gaia haurtzaroarekin lotuta izan zailtasun dezente izan nituen idatzi hura itzultzeko. Lan hau gustora egin nuela aitortu behar dut, bereziki eskakizuna egin zuenak asko lagundu zidan iraganean hizkuntza baten ikasgaiak jorratzen. Lana bukatutzat eman nuenean harremanetan jarri nintzen hainbat ikuspegi argitu asmoz. Itzulpena eman nion eta aholku bat ere: beste norbaitek ipuina euskaraz irakurtzea eta pertsona horren iruzkinak jaso ere. Lanaren sari onena ipuina euskaraz irakur ahal izatea zen neretzat.

martes, 22 de octubre de 2013

Laugarren bat udazken honetan

Hurrengo batean eta iragan asteburuan, ostiralez, itsasora murgildu nintzen berriro. Hondartzan zegoen hego-haize kutsuak hotzagoa egin zuen Kantauri Itsasora sartzen zenari. Lehen inpresioa baino ur barruan denbora bat egin nuela eta gero hotzikaden altzora nengoen baina igeriketari ekin eta gauza zerbait epeldu egin zen. Orduan bai gustora: igerian, urpekadatxoekin eta soilik urgainean etzanda zeruari begira. Ondorengo bi egunotan igeriketa igerileku estali batean burutu nuen; larunbatean 2 kilometro (80 luze) 48 minututan bete nituen eta igandean 50 minututan. Lanera itzuli eta oraindik norbaiten posta elektronikorik ez jasotzea kezkatu nau. Zerbaiten lanpetua ibiliko da eta nitaz oroitzeko paradarik ez du aurkitu. Auskalo.

domingo, 6 de octubre de 2013

Hirugarrenean aidanez

   Hiriaren egun bakoitzeko errepikapen azpergarri hark lagun aproposa aurkitu zuen iragan astean. Laguna hego haize bera eta berotsua izan zen. Freskagarriagoa iruditu zait beti Hego haizearen rapsody in blue euskal talde baten abestia. Melodia eta itsasoa eskutik ikusi ditut gau baten baino gehiagotan,

   Baina iragan astean jasandako beroa eta gertaera penagarriak batera eguneroko eskenatokitik alde egiteko azken taupadek Kantauri Itsasora bul
tzatu ninduten ostiralean. Eguraldia eta egoera orokorra aldakortasunaren ildotik abiatu ziren eta euria han emenka batetik eta gatazkaren amaiera kaletik  gora...

      Eta bapatean itsasoa hondar bustiaren ertz aproposean. Hura bai zen ura, freskoa eta gezaduna. Bere olatuen muturretako begiek ikusi ninduten ugarte batean eta beroak jota egongo banintz bezala. Azkenean, eta naiz eta hotzberoa ona ez izan uretara sartu nintzen.

   Sorbaldako mina eta bizkarreko mugimendu ergel haiek albe batera kentzeko asmoz igeriketan hasi nintzen: lehendabizi ekialdera eta ondoren sartaldera. Urpekada batzu ere egin nituen, batez ere hondartza artean zeunden haitzak ondo arakatzeko. Han behean, ur azpian, epeltasuna hoztu egiten zen eta pakealdi isil baten arrastroak ene gorpua dar-dar jarri zuten.

domingo, 29 de septiembre de 2013

Itsasoan berriro ere

Ostiral lanpetsu eta aste luze baten azken emaitza baten ondoren kostaldera abiatu nintzen ohi denez. Eguraldia apropoposa zen eta guttienez udazkeneko lehen egunetako epeltsuna nabaritzen zen. Hoztbero honek bultzatzen zidan itsasoko ur freskoarekin elkar to egitera. Iritsi ginen hondartz bakarti hartara itsasora zanga egin genuen ordu erdi luzeko bainoaldi bat betetzeko. Ur freskagarri haren kontaktua igeriketa dardartiar bat ekarri zuen baino astiro, astiro aklimatatu ginen. Hura ixiltasuna, olatuen ezak soinu guttiago eskeintzen zuen itsas ertzeko giroari. Ugarte galdu batean egongo bagina iruditu zitzaigun. Eguzkiak hodei ezezagunez iskutatzen zen eta bapatean hego haizearen jatorria zeharo aldatu zen: ipar mendebalekora aldatu zen eta hondartzaren hainbat eremu iluntzeari ekin zion. Udazkeneko lagun baten ipuina irakurtzeko parada aurrean azaldu zitzaidan. Asteburuaren helburu nagusi bat lagun batzu bisitatu eta igerilekura itzultzea bestea. Hilabete osoz itxitako igerilekura itzultzea mesedegarria bihurtu zen eta 80 luze (2 km) larunbatean 50 minutu eta igandean 49tan bete ahal izan nituen. Igandean Enkarterrietako herrixka batetara abiatu ginen bertako jaiak zirela eta. Euskal dantzak eta giro herrikoi bat, aspaldian ez genituen lagunak ikusteko aukera ere izan genuen.

miércoles, 25 de septiembre de 2013

Udazkenaren bisita

    Udazkenaren bisita aspaldian ikusten ez nuen lagun baten etorrerarekin bat etorri zen. Ba dakit oraindik eguraldi giroa nahiko epela dela baina egutegiari begira udazkenean sartuta gaudela diotenez, urteko aro berriari lotuta dator nere lagunaren etorrera edo bisita.

   Urteko aro hau beti sentitu du malenkoliaz beteta, hosto lehorrez beteta baina ikasle garen une guztietan ikastaro hasiera eta erronkaren abilezia dastatzen hasteko parada izan da Udazkena. Kurtso hasierako liburu berrien usaina, ikaskide eta irakasle berriek une argi eta alai hauek jorratzen ibili dira eta nola nahi Udazkenaren kutsu triste eta iluna tinko aurre egin diote.
 
   Gehienetan ikasturteak udazkenean hasten dira eta kurtsoa ekainerarte luzatu ere. Ondoren eta azterketen emaitzen arabera oporraldia etorriko da epe berri honetan norberaren zereginek emaitza horien ondorengoak tajutuko dutelarik. Garrantzitsuena eskolara ez joatea da Udarako ezaugarria, nahiz eta ikasteari ekitean norbaitzuri legokeen irailean gaindituko diren gaietaz aztertzeko. Legokeen diot azterketa huek, orain, uztailean burutzeko aukera izaten bait da.

   Dena den, hasieran hitzegin dudan lagun honen bisita gogoratu dit kurtso berria hastear baino hasia dela eta beste oporren saria eskuratu nahi ba dugu ikasturte honen gaiak ondo lantzea eta ariketa anitzak betetzea ere gure betekizun bihurtuko dira. Hala bedi.