domingo, 29 de septiembre de 2013

Itsasoan berriro ere

Ostiral lanpetsu eta aste luze baten azken emaitza baten ondoren kostaldera abiatu nintzen ohi denez. Eguraldia apropoposa zen eta guttienez udazkeneko lehen egunetako epeltsuna nabaritzen zen. Hoztbero honek bultzatzen zidan itsasoko ur freskoarekin elkar to egitera. Iritsi ginen hondartz bakarti hartara itsasora zanga egin genuen ordu erdi luzeko bainoaldi bat betetzeko. Ur freskagarri haren kontaktua igeriketa dardartiar bat ekarri zuen baino astiro, astiro aklimatatu ginen. Hura ixiltasuna, olatuen ezak soinu guttiago eskeintzen zuen itsas ertzeko giroari. Ugarte galdu batean egongo bagina iruditu zitzaigun. Eguzkiak hodei ezezagunez iskutatzen zen eta bapatean hego haizearen jatorria zeharo aldatu zen: ipar mendebalekora aldatu zen eta hondartzaren hainbat eremu iluntzeari ekin zion. Udazkeneko lagun baten ipuina irakurtzeko parada aurrean azaldu zitzaidan. Asteburuaren helburu nagusi bat lagun batzu bisitatu eta igerilekura itzultzea bestea. Hilabete osoz itxitako igerilekura itzultzea mesedegarria bihurtu zen eta 80 luze (2 km) larunbatean 50 minutu eta igandean 49tan bete ahal izan nituen. Igandean Enkarterrietako herrixka batetara abiatu ginen bertako jaiak zirela eta. Euskal dantzak eta giro herrikoi bat, aspaldian ez genituen lagunak ikusteko aukera ere izan genuen.

miércoles, 25 de septiembre de 2013

Udazkenaren bisita

    Udazkenaren bisita aspaldian ikusten ez nuen lagun baten etorrerarekin bat etorri zen. Ba dakit oraindik eguraldi giroa nahiko epela dela baina egutegiari begira udazkenean sartuta gaudela diotenez, urteko aro berriari lotuta dator nere lagunaren etorrera edo bisita.

   Urteko aro hau beti sentitu du malenkoliaz beteta, hosto lehorrez beteta baina ikasle garen une guztietan ikastaro hasiera eta erronkaren abilezia dastatzen hasteko parada izan da Udazkena. Kurtso hasierako liburu berrien usaina, ikaskide eta irakasle berriek une argi eta alai hauek jorratzen ibili dira eta nola nahi Udazkenaren kutsu triste eta iluna tinko aurre egin diote.
 
   Gehienetan ikasturteak udazkenean hasten dira eta kurtsoa ekainerarte luzatu ere. Ondoren eta azterketen emaitzen arabera oporraldia etorriko da epe berri honetan norberaren zereginek emaitza horien ondorengoak tajutuko dutelarik. Garrantzitsuena eskolara ez joatea da Udarako ezaugarria, nahiz eta ikasteari ekitean norbaitzuri legokeen irailean gaindituko diren gaietaz aztertzeko. Legokeen diot azterketa huek, orain, uztailean burutzeko aukera izaten bait da.

   Dena den, hasieran hitzegin dudan lagun honen bisita gogoratu dit kurtso berria hastear baino hasia dela eta beste oporren saria eskuratu nahi ba dugu ikasturte honen gaiak ondo lantzea eta ariketa anitzak betetzea ere gure betekizun bihurtuko dira. Hala bedi.