miércoles, 14 de enero de 2015

Adio 7

Norberaren egoera bitxiak askotan gure bizitzari norabide aldaketa bat ekartzen dio. Gure pertsonaia 2007.en urtetik aurrera beste emakume batekin e-mailez harreman sendo eta, aldi berean, garbi bati hasera eman zion/zioten. Normalean bi gizaki hauen gaiak arruntak zirela azpimarratuko dut. Lehen bait lehen inoren eskutuan zebiltzatela ere aitortu behar da. Ezta inoren kaltearen bila zihardutela ere. Urteak aurrera gure bi pertsonai hauek, bata gizona beste emakumea, bakoitzaren jakinduria aldamenekoari aditzera ematen aritu ziren. Emakumeak arte eszenikoen teknikak ondo ezagutzen zituen, mundu aurreratu honen irtenbideari buruzko idei sakonak eta baliteke oso probetxagarriak bihurtuko zirela Nazio Batuen Erakundeko hainbat jardunaldietan. Bere hizkuntza ezberdinen ezagutza nabarmenak gaitasun handia ematen zion Maiteri. Pasarte honetako beste adiskidea, berriz, gizona zen: Jon jendearekiko harremanetarako esku zabala, lanean jarduntzeko kide desiratua eta bere neurrian kirolari porrokatua. Ikasketei esker ekonomia eta euskara bere gairik gogozkoenak ziren. Maite euskaldun berria izanez hizkeraren ulermen maila handia zuen. Ordenagailuen bitarteko Maite eta Jonen komunikabidean ia ez zen euskararik erabiltzen. Ezta ia gaztelerarik ere ez. Biek erabiltzen zuten hizkuntza ingelesa zen. Argitu beharra da 2007 urtean Jon eta Maite ingelesezko ikasgela batean ezagutu zirela. Zazpi urtetan zehar, garai ezberdinetan harreman hestua ala soseguan bi partaide hauek bata besteari elkar ezagutzeko ariketa batean murgilduko zirela esan daiteke baina ezagutza hau xumea, lasaia eta inoren beste harremanetan topo eta oztopo egin nahi gabe. Berriro, zazpi zenbakiaren aipamena egin behar nuen eta badirudi Joni zoro bihurtzen zitzaiola urtez, gaztarotik, zenbaki kuttuna bait zuen. Behin zera aukitu zuen, Maitek berak baino zazpi urte gutxiago zituela. 2007 gehi 7 berdin 2014. Zazpi urte oparoak izan ziren bientzat. Azkenean eta Maiteren burutazio bati esker, zazpi urtez bien posta elektroniko ekoizpenari utzi egin zioten. Jonek ulertu zuen bere esku ulertzekoa zen etenaren zergatia. Gauzak hasiera bat duten bezala amaiera bat ere datorkie. Azken batean komunikazio mamitsu honen bukaerak aro berri baten sorkundea ekarriko die Maite eta Joni. Agian e-mailez abiatzeko beste kide bana suertatuko zaie ala lehendik zituztenenganako harremana hestuagoa bihurtu daiteke ere. Bai Maite, bai Joni pena hartu dezakete batak besteari gauza berririk jadanik ez kontatzea. Ta iritsi da egun bat emakume batekin 24 urte eskonduta daramatzazula eta aro honak eta ez hain honak izan baditugu ia mende laurden honetan pozik izaten saiatu gara. Etxea, autoa, pianoa, ordenagailua, mendira egindako txango ederrak, hondartzaren eguzkia batera dastatu ditugu eta beti batera, han hemenka. Familiari ere begira aritu gara gu geuk bertan kokatuak eta gure tokia daukagulako. Orainean finkaturik, etorkizunari begira eta biok batera. Ba da bioi gustatzen zaigun kirol osatu batean aritzea: igeriketa. Zenbat luze elkarren alboan urgainean. Igerilekuan edota itsas zabalean. Gure bizitza igeriketa luze bat bezala.Jarraituko du.

viernes, 9 de enero de 2015

Egun bat lehenago. Julian eta Agate.

Egun bat lehenago izenburupean zerbait idaztea bururatu zait gaurko goiz hotz honetan. Norbait ikusteko gogo handia nuela eta aurretik jarritako zita egun bat lehenago gertatzea paratu zitzaion emakume bati. Hau aste honetan gertatu zen, Gabonetako jaien biharamun hurbilean: urtarrilaren 7an. Etxetik kalera nijoala idazteko gairen bat jorratu behar nuela pentzatu dut eta kalean nengoela andamio tramankuloak ikusi ditut. Gailu hauek zuhaitzetako adarrak moztu eta atondutzeko oso erabilgarriak dira eta gurpilei esker batetik bestera mugitzeko gaitasuna daukate. Orduan ezagun ez dudan pertsonaia irudikatu dut: Julian, 26 urteko gaztea eta ezkonberria. Lehen aipaturiko andamio hauetan igota trebetasunez lan egiten duena. Langabeziatik atera zuen kimatzaile ogibideak eta honi ezker etxera soldata bat eramateko ahalmenak ere bere emaztearen irabaziekin pisua ordainduz joateko bidea errazagoa egiten zaie. Agate, bere emaztea ileapaindegi batean lan egiten du. Benetan bikote honen lanek zerikusi hestua dutela iruditu zait. Zuhaitzen adarrak, horriak eta gizakien ilea moztu edota apaindu harreman hestu batean aurkitzen ditut. Akaso baliteke zuhaitzak mozteko espaloian jarri dituzten andamioak ileapaindegi baten aurrean ikusi ditudala eta agian horrexegatik Julian, iaz Udal ikastaro trinko bat lorak eta zuhaitzak bermatzeko burutu zuen gazteak lanean ziharduen bere emaztea lan egiten duen ileapaindegiaren aurrean. Biak hiria eta hiritarren apaindegintza helburu dutela antzematen diot beraien betebeharrak azken finean halakoak direlakoan. Demagun, Julianek udazken eta negua ondoren, udaberrian lorategietako eginbeharrak garatzeko aukera duen eta langabeziaren mamua betirako alderatzen den. Agatek berriz orrazteari, mozteari e.a.-ei ekingo dio eta bien artean bizitzari aurre egiten diote beste gazte asko, tamalez, lanik gabe daudela medio.