viernes, 21 de diciembre de 2018

Urte berri bati begira

   Abian amaitzen ari da beste urte bat eta aurrean dator berria. Ba dira 2018 urtean zehar bizi izan ditugun gertaera latzak eta baita onak ere. Ba dakit guztiak gogoratu behar ditugula, baina une batez eta baikortasunaren untzi barrenean emaitza positiboa lortu duten jarduerek gogoz gogora ditzagun.

   Euskarak eta bereziki euskal kulturak goi mailan aritu dira eta nahiz eta kasu askotan pertsonai edota erakunde bati lotua, uste dut aurten giza multzoaren garrantzi esanguratsua sendo agertu da. Esperientziak esaten digu jende askoren partaidetza oihu zabalagoa izaten duela nahiz eta giza bakar batzuen betekizuna ahantzezina dela. Hemen ere oreka bultzatzeak guztion mesedetan etorriko zaigu.

    Lagun margolari batek esaten zidan berak natura pintatzen zuenean zuhaitzak, harriak, belardiak personak balira tratatzen zituela. Bakoitzari kode berezi baten arabera margo mota bat ezartzen ziola eta prozesu honi esker kuadroak gauzatzen dihardu. Egia esan, harrituta nauka bere lanak ikusteko aukera dudan bakoitzean. Artista bat da eta margoek oso landuak dira. Dena den oraindik ez naiz ausartu ene erretrato bat eskatzeko, batez ere dakidalako modeloa baino emaitza hobeago bat lortuko duelako.

   Lantzean behin, neoprenoz jantzita doazen gazteak hondartzan ikusten ditut, hau da olatuen gainetik dabiltzaten surflari trebeak. Hauek ere naturarekiko harreman bat dute nahiz eta ene lagun margolariarena ezberdina izan. Baina hi, ze artea, olatua sortzen hasi orduko, tente dira bere gainean orekari eta hezatasunari so eginez. Aurrera mutilak!

martes, 23 de octubre de 2018

Udazkena barrenean




  Udazkena barrenean

      Udazkeneko egun errepigarrietan sartu nintzen eta honetaz jabetu ere. Non da malenkoliaren tritezia iraunkorra ia euririk gabeko arratsalde ilun hauetan nopra joaterik ez badago. Bai udaberriko begirada luzatzen diet basoetako zuhaitzei eta kolorez aldatzen direla nabaritzen dut. Onto ustelen eragina pinadietan kezkatzen zaigu hainbeste urtetan gurekin ditudun zuhaitzak hilzoriaren bidean barrena dijoaztela kolore berdea galdu eta gorrira trukatuz. 

           Atzo esan zidan Maitek gau telefonoz deituko zidala, edo gitxienez horretan saiatuko zela gaurko egoerdian. Baino oraindik emakume lanpetu honen seinalerik ez dut jaso egin. Agian lanpetze horrek guztiaren kulpa izango du eta ez dezagun pentsa inork gutaz ahaztutzeko parada izan duela. Gainera egun gu bion arteko komunikazio tresna anitzak ditugunez akaso sare bihurri horien artean mezu bat jarriko dit zintzilikaturik, batez ere, lasai gera nazala bere bizirik dirau eta.

          Ezagutzen dudan itsas argazkilari trebea, fina, egonkorra, neka ezina, tokian eta unean egotea dakienak argazki sorta ederrak eskaintzen dizkigu bere inguruan gabiltzan lagunei. Benetan erraldoia bere lana. Izpia bezain azkarra ere.


viernes, 31 de agosto de 2018

Itsasoarekin lehen pausoak




    Haur nintzenetik hondartza nire bizitzan indarrez sartu zen. Bereziki eta udaroa hasi orduko familia kostaldeko herri hartara joaten ginen. Itsasoarekiko lehen kontaktua ez dut oroitzen baina baliteke izatean egun haur txikiak hondartzan jolasten diren bezalakoa. Uraren parte hartzea putzuetan mendixka amaiezinak eta bitarteko hibaien altzora hondar bustien malutak natur eremu berriak zabaltzeko griña eskuratzen hasi ginen. Lan hauetan itsasoa alboan baino eta maria beherako egoeragatik, erabat baztertua genuen, nahiz eta bere handitasunaren ideia gurekin bizi. Putzu haietan gure lehendabiziko bainuak gertatuko ziren, astiro, astiro gure benetako itsasora murgiltzeko parada hedatu arte.

   Gogoratzen ditut uretara joaterakoan gurasoek behin eta berriro agindutakoa, kontu handi izatea hain beste hondoratzeaz kontu izatea eta bazkal ostego dijestioa errespetatzea. Bi eta hiru orduen arteko epean ezin zen uretara joan. Urteak haurrea denbora hau jolasten betetzen genuen: futbolean, palaz, pasiatzen edo mari beheraren laguntzaz arkaitzetan karramarroen bila. Hamar hamabi urteko umeen artean ba ziren ikasturtean gairen bat gainditu gabe utzi zutenek eta ikasteari ekiten zioten. Hala eta guztiz ere, hondartza ez zait ikasteko toki apropos bat iruditu. Are gutxiago adin gutxiko norbaitentzat: lagunak jolasean eta bestea irailerako frogak prestatzen.

    Iksketak alde batera utzi eta arratsaldeko itsasoaren freskotasuna arratsalde eguzkitsuen irteera logikoa zen. Urak baretasuna antzematen zuenean gure gurasoan lasaitasun kutsua azalerazten zuten, baina aldiz, olatuen agerraldi bortitza hondartzaren kontra azaltzen zenean kontu handiz eta ertzetaraino hurbiltzen ziren gure sasiastakerien berri aurrean ikuskatzeko. Hondartzan ez ziren itoketa kopuru handirik egoten baina erresakak, korronteak eta olatuen tamainek semeen gainean ibiltzeko urduritasuna pizten zuten.