martes, 31 de marzo de 2015

Lagun baten oroimena ez da desegiten

Ba gaude gizaki xumeen artean iraganari bira bat baino gehiago ematen dizkioguna. Egia da atzera begirada bat noizean behin ematea gauza ederra bihurtzen zaigula, bereziki gogoratzen ditugun gertakari horiek gure bizitzaren zati iraunkor bezala gureganatzen digulako. Festa egun zoragarri baten irudiak, neska atsegin hura ezagutu genuen hune ahanztezina edota aspaldiko lagunen azken bazkaria. Dirudienez, oroimen guzti hauek estaldura positiboa daukate. Baina baditugu gure baitan oroimen kezkagarriak, latzak eta bertan momentuan ia jasan ezinak izan zirenak. Auto istripu larri bat, lagun baten heriotza, mendian galdurik, nora jo jakin gabe eta gauaren eta eguraldi txarraren mehatzua gainean genuela. Esan ohi da oroitzea selektiboa dela eta ondoren, gure buruak gogoratzen duena gure aukeraren jokoan murgiltzen da. Nola egiten da aukeraketa hau? Bidai luze batean bere seme-alabak ondo zaintzen zituen ama ezagutu nuen. Bidaia luzea zen, trenean eta kotxe-kama gabe. Helmuga Galiza zen eta Bilbotik irten zen tren hura lau ordu zeramatzan. Amak hainbat ipuin kontatu zizkien umei eta azken hauek nekezia kanporatu zuten. Orduan Amak joku bat proposatu zien: beraien bizitzan ezagutu egin zuten pertsonai erakargarriena, atsegingarriena, eta berarekin edonora joateko prest egongo ziren lagun onena. Bapatean alabak keinu bat egin zidan eta begira geratu nintzen. "Begira ama," hasi zuen neskak bere hizjarioa" nere ustez badago gizon erakargarria, atsegingarria eta bidai luze bat egiteko lagun apropososa hartuko nuela." Amak orduan, zera esan zion, "Bai azkar egin duzula zure aukeraketa. ¿Nor aukeratu duzu, laztana?" "Ikusi ama, hor zure aurrean duzun gizon gazte hori (nitaz ari zela ohartu nintzen), bidai luze, kaskar, mugikorra eta astuna egiteko aukeratuko nuke. Jasan egin dituen gure panplina guztiak barne hautagai egokia iruditzen zait.". Nire maxailak gorritu egin ziren eta lotsa sentitu nuen alabaren hitz haiek entzutean. Bere amak segidan barkamena eskatu zidan esandako haiengatik. Barkamena? Pentsatu nuen eta nire buruari galdera berdina egiten diot tren barruan gertatu zen hartaz oroitzen naizen bakoitzean. Neska gazte haren portaera ez zitzaidan inola ere barkamena eskatzeko arrazoi bat. Baina gure gizarte materialista honetan noizean behin portaera garbi hauek azaleraztea ume eta haurren erizpideak nondik nora dijoazten ildoa ezabatzen dutela gero eta argiago daukat. Betirako behin lagun izan dudana beti laguna izango dudala iruditzen zait. Nahiz eta ene ingurutik urruti bizi, nahiz eta ni nahi beste hain berri berengatik ez jasotzea... Lagunak izan ginen eta lagunak gara, are gehiago, lagunak izango gara.Trenean ezagutu nuen hirukotea, ama, alaba eta semea bidai luze batean bakardadea ez du zentzua edonora joateko beti dugulako norbait. Teacher assistant for ever.