viernes, 31 de agosto de 2018

Itsasoarekin lehen pausoak




    Haur nintzenetik hondartza nire bizitzan indarrez sartu zen. Bereziki eta udaroa hasi orduko familia kostaldeko herri hartara joaten ginen. Itsasoarekiko lehen kontaktua ez dut oroitzen baina baliteke izatean egun haur txikiak hondartzan jolasten diren bezalakoa. Uraren parte hartzea putzuetan mendixka amaiezinak eta bitarteko hibaien altzora hondar bustien malutak natur eremu berriak zabaltzeko griña eskuratzen hasi ginen. Lan hauetan itsasoa alboan baino eta maria beherako egoeragatik, erabat baztertua genuen, nahiz eta bere handitasunaren ideia gurekin bizi. Putzu haietan gure lehendabiziko bainuak gertatuko ziren, astiro, astiro gure benetako itsasora murgiltzeko parada hedatu arte.

   Gogoratzen ditut uretara joaterakoan gurasoek behin eta berriro agindutakoa, kontu handi izatea hain beste hondoratzeaz kontu izatea eta bazkal ostego dijestioa errespetatzea. Bi eta hiru orduen arteko epean ezin zen uretara joan. Urteak haurrea denbora hau jolasten betetzen genuen: futbolean, palaz, pasiatzen edo mari beheraren laguntzaz arkaitzetan karramarroen bila. Hamar hamabi urteko umeen artean ba ziren ikasturtean gairen bat gainditu gabe utzi zutenek eta ikasteari ekiten zioten. Hala eta guztiz ere, hondartza ez zait ikasteko toki apropos bat iruditu. Are gutxiago adin gutxiko norbaitentzat: lagunak jolasean eta bestea irailerako frogak prestatzen.

    Iksketak alde batera utzi eta arratsaldeko itsasoaren freskotasuna arratsalde eguzkitsuen irteera logikoa zen. Urak baretasuna antzematen zuenean gure gurasoan lasaitasun kutsua azalerazten zuten, baina aldiz, olatuen agerraldi bortitza hondartzaren kontra azaltzen zenean kontu handiz eta ertzetaraino hurbiltzen ziren gure sasiastakerien berri aurrean ikuskatzeko. Hondartzan ez ziren itoketa kopuru handirik egoten baina erresakak, korronteak eta olatuen tamainek semeen gainean ibiltzeko urduritasuna pizten zuten.