martes, 7 de enero de 2014

ETORRERA: URTE BERRIA ETORRI DA

Hego haizearen eraginpean Euskal Herriko Kantauri itsasoa olatu handi-mandiz bete egin zen. Donostiako parte zaharreko hainbat karrikek itsasoko uraren eragina somatu zuten eta bitartean Olentzarok ekarritako oparien lehendabiziko daztapenak nabaritu genituen Gabon aro amaiezinean murgildurik.

Eskolara buelta eta lanera itzuli. Egunerokotasunaren errepikapena baina urte berri batean, 2014an alegia.

Zer eskatuko diogu urte berri honi? Argi da, lana, lana eta lana. Ah, eta lan egiteko gogo pila bat ere bai. Sentitu dezagun gure eskuetan gauzak eraldatzeko samina eta lagunarteko lankidetza sustraitzea. Itsas lapur batek esango balu bezala itsaso zabalean dauden altxorrak guztienak dira norbaitek aurkitzen dituen arte; baina itsasoan dauden bitartean denenak dira altxorrak. Saia gaitezen altxorrak itsasotik ateratzen eta dagokigun heinean gure bizitzari lanaren janzkera atontzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario